Ongi etorri Gizarte Ekonomiaren Atlasera!

Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte ekonomiaren datuak klik batean kontsultatu eta deskargatzeko ataria da. Gure lurraldearen argazkia eskaintzen digu, eskualde eta herrialde mailako errealitateak hurbilduz.

Datu iturri irekietatik aberastu da Atlasa:

Datuak

Txostenak

EUSTAT

Elkarteak

Kooperatibak

GEFK

Datu gehienek Gizarte Ekonomiaren Forma Klasikoei (GEFK) egiten diete erreferentzia, hau da, kooperatiba eta lan-sozietateak. Etorkizunean gizarte-ekonomiaren bestelako formen inguruko datuak gehitzea aurreikusten da.

Gizarte ekonomiaren Estatistika eta aurrerapena 2020-2021

Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboko Institutua, diziplina ezberdinetatik gatozen ikerlariez osatutako UPV/EHUko Unibertsitate Institutua da. Bere helburu nagusia Euskal Herrian nabarmentzekoa den Gizarte Ekonomia eta mugimendu kooperatiboko erakundeen gaineko ezagutza eta hedapenean sakontzea da.

Gislan

Atlas hau Gislanek garatu du. Gislan datuen zientzian espezializatutako kooperatiba gara. Datuen indarrean sinesten dugulako, erronkak identifikatzeko aholkularitza eman eta datuekin lan egitea errazten duten soluzioak garatzen ditugu.

Gislan